Sormena
Sormena
Epez kanpo
Arte sorkuntzarako diru-laguntzak 2020
Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntzak ematea da deialdi honen helburua. Diru-laguntza horiek sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko proiektuak bultzatzea dute helburu, eta 2020ko deialdiak, zehazki, artea auzoetara hurbiltzea du xede. Beraz, proposamenak Hernaniko auzoetako bati lotuta egon behar dute, auzoaren nortasuna eta ezaugarriak kontuan hartuz.
- Nori zuzendua: arte plastikoen inguruko proiektuak dituen orori.
- Epea: amaituta.
- Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
- Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus
‘Ibaia ez da toki bat, Urumea’ eta ‘Belarri bero, bai esan?’ proposamenek irabazi dute 2019ko arte sorkuntzarako diru-laguntza
Nagore Legarretaren Ibaia ez da toki bat, Urumea argazkilaritza eta ikus-entzunezkoen proiektuak eta Kablea Sormen Taldeak (Uxue Bereziartu, Uxue Amonarriz eta Aitor Altuna gazteen osatua) aurkeztutako Belarri bero, bai esan? web serieak irabazi dute 2019ko beka.
Guztira, 10.000 euro banatu ditu Hernaniko Udalak herriko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzea xede duen diru-laguntza honen bidez.