2022·04·13
Sorkuntza bekaren 7. edizioa irabazi duten bi proposamenen nondik norakoak aurkeztu dituzte sortzaileek beraiek. Maite Larbururen "Arrailak" animaziozko lana eta Eli Pagolaren "Ta argiya iñ zan" zentral hidroelektrikoen bueltako instalakuntza izan dira irabazleak. Orain ideiari heldu eta sormenaz elikatu ostean, emaitzak ikusiko ditugu urtearen amaieran.
2022·03·31
Auzo elkarteei zuzendutako dirulaguntzak 2022
Laguntza hauen helburua da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea.
2022·03·31
Kultur jardueretarako dirulaguntzak 2022
2022. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea.