2021·10·05
Kulturaren berpiztea udazkenarekin batera
Udazkeneko programazioa ekitaldiz beteta datorkigu
Musika, bertsolaritza, ipuin kontalaritza, irakurraldiak eta liburu azoka izango dira irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean eta 2an 2021·09·17
Hitzaren inguruan jirabiran dabilen Hitz Andana jaialdiaren 4. edizioa indarrez beteta datorkigu
Hitz Andanaren 4. edizioaren edukiak aurkeztu dituzte gaur hitzaren inguruan eratutako jaialdi honetako antolatzaileek. Hernaniko Udalak antolatuta, Dobera elkartearekin elkarlanean, Hitz Andanaren ekimenak irailaren 29an, 30ean eta urriaren 1ean eta 2an izango dira. Musika, bertsolaritza, ipuin kontalaritza, irakurraldiak, liburu azoka... hitzaren inguruan jirabiran dabiltzan ikuskizunak izango dira egunotan.
2021·09·01
Biteri kultur etxeko ikastaroak. Matrikulatzeko epea irailaren 6tik 17ra ( biak barne)
2021·09·01
Kultur jardueretarako dirulaguntzak
2021. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea.
2021·09·01
Auzo elkarteei zuzendutako dirulaguntzak 2021
Laguntza hauen helburua da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea.