Agenda
Agenda
IZFE Schedule
Antzerkia: Desobedienteak 18/98
| Data | Ordua |
| 2026/05/07 | 19:00 |
| Kokapena |
| Biteri kultur etxea |
Tanttaka Teatroa
Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du.
Bestetik, funtzioak bete-betean murgilduko gaitu, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren lekuko izan baikinen.
Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura.
Egilea: María Goiricelaya Itzulpena: Aiora Enparantza Antzezleak: Miren Arrieta/Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar Somai Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
SARRERAK 10 EURO