Agenda

Agenda

IZFE Schedule

Antzerkia: Zerbait sartu zait begian

Data Ordua
2026/02/0519:00
Kokapena
Biteri kultur etxea

​​​​​​​Zerbait sartu zait begian spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.

Bagara, baina ez dakigu oso ondo nor.

Identitatea eraikitzea ea da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.

Bagaude, baina ez dakigu oso ondo non.

Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.

Bagoaz, baina ez dakigu oso ondo nora.

Ez norbanako bezala, ez herri bezala.

 

Sorkuntza eta eszenaratzea: Imanol Epelde

Musika: Julen Idigoras (Merina Gris)

Ikus-entzunezkoak: Maneto eta Unai Borda

Zuzendaritza-artistikoa: Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi

​​​​​​​SARRERAK 8,50 EURO