Agenda
Agenda
IZFE Schedule
Musika: Petti eta etxeko uzta
| Data | Ordua |
| 2026/01/16 | 22:00 |
| Kokapena |
| Biteri kultur etxea |
"XX TA BORTZ"
25 urte bete dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak…
Eszenatokia bakarka ere aise betetzeko gai den arren, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da. Hain zuzen, haiekin batera kontzertu berezia emango du Hernanin, bere ibilbideko kantu indartsu eta elektrikoenak bilduta. Musikaren zirrara eta ahots baten dardara zure gorputz barrenera, zuzen-zuzenean.
Petti: ahotsa, gitarra Joseba Irazoki: gitarra Iñigo Telletxea: baxua Igor Telletxea: bateria
SARRERAK 8,50 EURO
Kontzertua zutik ikusteko izango da.