Agenda

Agenda

IZFE Schedule

Zinema: Gaua

Data Ordua
2025/11/15 - 2025/11/17 All Day
Kokapena
Biteri kultur etxea

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​azaroak 15, larunbata: 19:15 eta 22:15

azaroak 16, igandea:  19:15

azaroak 17, astelehena: 16:30 eta 19:15  ikuslearen eguna

“Eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat” euskal mitologiako betiereko esaldia bere hirugarren film honetan Paul Urkijo Alijok eta fotografia, arte, jantzi eta efektuetako bere talde bikainek oinarri duten leitmotiv sendoetako bat da. Maitasunezko istorio batek zeharkatzen ditu eszenatokiak, non kondairak egia bihurtu, sorginak duindu, apaiz fedegabeak betiko galdu, perretxikoek pozoitu edo liberatu, emakumeek etxeko patxarana edan eta Deabrua Akerbeltz gorena den. Han, erabateko purutasun erotiko bihurtzen da musu beltza. Soinu-banda Aránzazu Calleja eta Maite Arroitajauregirena da, baina lehen ere abestu zuen Patti Smithek: maite dutenena da gaua.

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo     Iraupena: 87 minutu       Urtea: 2025           Herrialdea: Euskal Herria           Adina: 12 urtetik gorakoentzat     Hizkuntza: euskara

Sarrera: 4,50 €       Ikuslearen eguna, astelehena: 3 €

SARRERAK ​​​​​​​