Agenda
Agenda
IZFE Schedule
Zinema: Go!azen: 12. denboraldiaren lehen atala
| Data | Ordua |
| 2025/11/08 - 2025/11/09 | All Day |
| Kokapena |
| Biteri kultur etxea |
azaroak 8, larunbata: 16:45
azaroak 9, igandea: 16:45
Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istilu bat edo beste, eta, ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta Maren nortasun handiko pertsona dela ikusiko dugu. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijokumea, eta Gaizkak maitasuna topatuko du, espero gabe.
Hizkuntza: euskara
Sarrera doan izango da, baina gonbidapena jaso behar da Biterin egunean bertan 16:00etatik aurrera. Pertsonako lau gonbidapen emango dira gehienez. Larunbatean larunbateko gonbidapenak banatuko dira eta igandean igandekoak. Ezingo da larunbatean igandekorik hartu