Agenda

Agenda

IZFE Schedule

Literatura feminismotik. Euri eta ateri

Data Ordua
2025/10/1418:30
Kokapena
Biteri kultur etxea

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Gidaria: Alaine Agirre

Oraingoan: Euri eta ateri. Alaine Agirre

Egoerak gain eginda dagoen Noraren ezinegona kontatzen du errelatoak, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Etxea eta lana utzita, Nora baserri batera joango da eta hurbilduko da naturara, sentitzen hasteko. Soberan zituen geruza guztiak erantzita, iritsiko da bere funtsera.

Gidaria idazlea bera da!