Agenda

Agenda

IZFE Schedule

Udako solstizioa: Proximity paisaia-opera

Data Ordua
2025/06/2019:30
Kokapena
Chillida Leku


​​​​​​​Udako solstiziorako 100 sarrera jarriko ditu salgai gaur Hernaniko Udalak, erdi prezioan (12,5 €). Biteri Kultur Etxea izango da salmenta puntua.

Udako solstizioa ekainaren 20an izango da (19:30). Aurtengoan, Strijbos & Van Rijswik konpositore herbeheretarrek propio Chillida Lekurako sortutako Proximity paisaia-opera izango da protagonista. Carolina Luquin eta Haizea Muñoz sopranoek eta, Eñaut Elorrietak eta David Chalmin musikariek parte hartuko dute.

Sarrera hauek bukatzean, Chillida Lekuren webgunetik egin beharko dira erosketak. Guztira, 1.000 sarrera jarriko dira salgai.

Hernaniko herritarrentzako eskaintza berezia Hernaniko Udalak eta Chillida Leku Fundazioak sinatuta duten hitzarmenari esker gauzatzen da.