Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Zinema: La emperatriz rebelde

Data Ordua
2023/01/27 - 2023/01/30 All Day
Kokapena
Biteri kultur etxea

Urtarrilak 27, ostirala: 22:30

Urtarrilak 28, larunbata: 19:30 eta 22:30

Urtarrilak 29, igandea: 19:30

Urtarrilak 30, astelehena: 16:30 ikuslearen eguna

1877ko Gabonetan, Isabel Austriakoak (Sissi) 40. urtebetetzea ospatu du. Austriako lehen dama, Frantzisko Jose I.a enperadorearen emaztea, ez du adierazpenak egiteko eskubiderik, eta eder eta gazte mantendu behar du betiko enperatrizaren paperean. Hori lortzeko bizimodu zorrotza hartu du, barau, ariketa, ile-apainketa eta gerria egunero neurtu. Arau horiek itota, eta jakintzarako eta bizitzarako irrikaz, Isabel irudi horren kontra oldartzen da gero eta gehiago.

 

 

Zuzendaria: Marie Kreutzer     Iraupena: 114 minutu       Herrialdea: Austria      Adina:12 urtetik gorakoentzat

Sarrera: 4,50 euro

Ikuslearen eguna: astelehena: 3 euro

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.