Agenda
Zinema haurrentzat: El pequeño Nicolas
Data | Ordua |
2023/01/28 - 2023/01/29 |
Kokapena |
Biteri kultur etxea |
Urtarrilak 28, larunbata: 16:30
Urtarrilak 29, igandea: 16:30
Montmartre eta Saint-Germain-des-Pre arteko lekuren batean orri zuri handi baten gainean makurtuta, Jean-Jacques Sempek eta Rene ́ Goscinnyk "Nikolas txikia", ume irribarretsu eta bihurria, hezurmamitu dute. Haurtzaro alaia da berea, jolasez, dibertimenduz, txantxaz, ikaskuntzaz, konplizitateaz, borrokaz eta zigorrez betea. Nicolasen abenturek sortzaileen estudiora eramaten dute, eta han lasai hitz egiten du haiekin. Sempek eta Goscinnyk elkar ezagutu eta lagun egin zirela kontatzen diote, eta beren karrerari, haurtzaroari eta anbizioei buruzko galderei ere erantzuten diote.
Zuzendariak: Amandine Fredon, Benjamin Massoubre Iraupena: 85 minutu Herrialdea: Frantzia Adina: guztientzat
Sarrera: 3 euro
COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK
SARRERAK / GONBIDAPENAK
- Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
- Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.
SARTU-IRTENAK
- Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
- Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.
ARETOA
- 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
- Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.
* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.