Agenda
Emakumeen euskal literatura mintegia
Data | Ordua |
2023/01/31 | 19:00 |
Kokapena |
Biteri kultur etxea |
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Gari eta goroldiozko. Anari Alberdi
Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.
Gidaria: Alaine Agirre
Informazio gehiago Udal Liburutegian
COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK
SARRERAK / GONBIDAPENAK
- Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
- Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.
SARTU-IRTENAK
- Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
- Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.
ARETOA
- 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
- Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.
* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.