Agenda
Dantza: Hitaz Orhoit
Data | Ordua |
2023/02/09 | 19:30 |
Kokapena |
Biteri kultur etxea |
Gerra gatazken basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, nagusiki emakumeak protagonista dituena.
Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Hitaz Orhoit lana, azken finean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografikoa da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualtasunaren eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.
Gatazka beliko eta sozialen aurrean, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko dantza eraldatzaile eta sendagarria eskaintzen duen ikuskizuna.
Iraupena: 60 min . Sarrerak: urtarrilaren 2tik aurrera
COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK
SARRERAK / GONBIDAPENAK
- Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
- Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.
SARTU-IRTENAK
- Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
- Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.
ARETOA
- 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
- Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.
* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.