Agenda
Zinema: Cliff Walkers
Data | Ordua |
2022/12/09 - 2022/12/12 |
Kokapena |
Biteri kultur etxea |
Abenduak 9, ostirala: 22:30
Abenduak 10, larunbata: 19:30 eta 22:30
Abenduak 11, igandea: 19:30
Abenduak 12, astelehena: 16:30 ikuslearen eguna
Txina. Mantxukuoren estatu txotxongiloa. 30. hamarkada. Alderdi Komunistako lau agente berezi Txinara itzuli dira, Sobietar Batasunean entrenamendua jaso ondoren. Elkarrekin, misio sekretu batean sartu dira, baina, traidore batek entregatu ondoren, espioiak mehatxatuak egongo dira misioa hasten denetik. Mantxukuoko labar elurtuetan, espioiak muturreraino probatuko dituzte engainu-joko hilgarri batean, eta bizirik ateratzen saiatuko dira.
Zuzendaria: Zhang Yimou Iraupena: 120 minutu Herrialdea: Txina Adina: 16 urtetik gorakoentzat
Sarrera 4,50 euro
Ikuslearen eguna, astelehena: 3 euro
COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK
SARRERAK / GONBIDAPENAK
- Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
- Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.
SARTU-IRTENAK
- Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
- Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.
ARETOA
- 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
- Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.
* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.