Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Zinema haurrentzat: La gran aventura suiza

Data Ordua
2022/12/10 - 2022/12/11 All Day
Kokapena
Biteri kultur etxea

Abenduak 10, larunbata: 16:30

Abenduak 11, igandea: 16:30

Grisha izeneko 16 urteko gazte xume eta adeitsu baten istorioa da hau. Sonya maitearengandik aldendu eta bidaia handi bat egin beharko du, patuak hala eskatuta, Alexander Vasilyevitx Suvorov komandante garaitezina zerbitzatu beharko baitu. Grishak abentura zirraragarrietan parte hartuko du, baina Surovoven suitzar kanpaina ospetsuko ekitaldi garrantzitsuen lekuko izan beharko du, eta azpijoko arriskutsuetan parte hartu beharko du guztiak heroi bihur daitezkeela frogatu ahal izateko.

Zuzendaria: Boris Chertkov     Iraupena: 86 minutu     Herrialdea: Errusia     Adina: Guztientzat

Sarrera: 3 euro

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.