Agenda
Zinema haurrentzat: Izurde mutikoa
Data | Ordua |
2022/12/03 - 2022/12/04 |
Kokapena |
Biteri kultur etxea |
Abenduak 3, larunbata: 16:30
Abenduak 4, igandea: 16:30
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatu dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezi dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatu duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratu dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartu du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!
Zuzendaria: Mohammad Kheyrandish Iraupena: 90 minutu
Herrialdea: Errusia Adina: Guztientzat Hizkuntza: euskara
Sarrera: 3 euro
COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK
SARRERAK / GONBIDAPENAK
- Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
- Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.
SARTU-IRTENAK
- Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
- Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.
ARETOA
- 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
- Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.
* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.