Agenda
Mariatxiak: Puro relajo
Data | Ordua |
2022/06/27 | 20:00 |
Kokapena |
Urbieta kalea |
Nafarroako boskote hau zuzeneko musikaren indar guztiarekin dator bere zazpi diskoen eta proiektu garrantzitsuenen aukeraketa zabala biltzen duen errepertorioa errepasatzeko. Ez dira faltako rantxerak, korridoak, kantu latinoen zertzeladak eta euskarazko klasikoak, kontzertu osoan zehar publikoaren konexioa eta parte-hartzea lortzen duen formazio fresko honetara egokituak.
Ikuskizun musikal eta ikus-entzunezko dinamikoa izango da, emozioa eta alaitasuna uztartuko dituena; arratsalde gogoangarria izango da.
Sentitu, barre egin eta gozatu nahi baduzu, hau da zure kontzertua.
Txuma Gallués Goñi: akordeoia eta ahotsa
Jorge García Erviti: gitarra eta ahotsa
David García Erviti: baxoa eta ahotsa
Iosu Burguete Zoco: tronpeta eta ahotsa
Eneko Irigoien Martínez: tronpeta eta ahotsa
COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK
SARRERAK / GONBIDAPENAK
- Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
- Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.
SARTU-IRTENAK
- Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
- Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.
ARETOA
- 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
- Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.
* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.