Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Dantza ikuskizuna: Dye Dye

Data Ordua
2022/06/2613:00
Kokapena
Biteri plaza
Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin elkarekintzak, gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan. Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean Kolore berriak sortuaz. DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, beraien bagajea, beraien bizita; biak ortzadar berri batetan funditzera iritsi arte.
Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.