Berriak

Atzealdea Neguko oporretan haurrak eta nerabeak berotzeko moduko egitaraua, prest

Hilaren 19tik urtarrilaren 5era bitartean ekintzaz betetako egunak izango dira herrian

2022·12·19


Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailak, esaterako, haurrentzako ohiko ludoteka antolatuko du, urtero bezala, kiroldegian, hilaren 26-28ra bitartean.

Nerabeek, ostera, irudimena eta sormena lantzeko aukera izango dute komikigintza, argigrama eta serigrafia tailerrei esker. Artearekin lotuta ere, graffity tailerra antolatu dute Gaztelekuan. Neguko oporren apaingarriak egiten animatzen denak ere badu aukera.

Gaztelekuko egitaraua osatzen dute ping-pong txapelketak, funky eta hip-hop edo muralgintza tailerrak, txistor-jateak, sukaldaritza tailerrak... finean, eskaintza zabala eta gustu anitzekoa.

Kultur Sailaren proposamenak antzerkiarekin lotuta daude. Izan ere, Kattagorriaren elezarra eta Pintto Pintto antzezlanak taularatuko dira Biteri kultur etxean. Musikarako tartea ere izango da, Izaroren kontzertua izango baita. Limones de oro lana aurkeztuko du kantari mallabiarrak kiroldegian, hilaren 30ean. Ekitaldi jendetsua izango da, zalantzarik gabe, sarrera guztiak salgai jarri eta berehala agortu baitziren.

Familia osoarentzako ekintza izango da Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, hilaren 24an. Aurten, gainera, berritua datorkigu. Ttarla dantza taldearen lekukoa hartu du Udalak eta aurtengoak auzoz auzo kalejira egingo du. Zinkoeneatik abiatuta.

Egitaraua

Olentzero eta Mari Domingi