Berriak

Atzealdea KarmeLaHoz artistak performance zikloa gauzatuko du Hernanin

Hiru saio egingo ditugu, herriko emakumeekin elkarlanean

2023·10·02


Hernaniko Udaleko Kultura sailak Hernanin bertan bizi den KarmeLaHoz artista performatiboak datozen hilabeteetan herrian gauzatuko duen performance zikloa aurkeztu du.

Aitor Huizi Kultura zinegotziak KarmeLaHoz artista performatiboarekin, Txaro Untzilla dantza garaikideko irakaslearekin eta Esti Mujika Kultura teknikariarekin batera aurkeztu du zikloa. Huizik azaldu duenez, “Hernaniko Udalak beti eman dio garrantzia sormenari. Saiatzen gara herrira proposamen eta iniziatiba artistiko anitzak ekartzen eta ziklo honek bete-betean erantzuten die bi puntu horiei”.

Hiru performance, “hausnarketa sustatzeko”

KarmeLaHoz artistak hiru performance burutuko ditu Hernanin datozen hilabeteetan, urritik abendura. “Performanceak esperientzia iragankorrak dira. Ez da ekintza artistiko berria, baina gutxitan egin izan dira eta ikuslearentzat berritzailea izan ohi da”.

Performance ziklo honekin “aldarrikapena, probokazioa, hausnarketa, arauen transgresioa eta publikoa ekintzaren parte izatea” bilatuko du KarmeLaHoz artistak, “artearen eta ikuslearen arteko muga ezabatuz”.

Elkarlana antzerkiaren eta dantzaren arloko Hernaniko emakumeekin

KarmeLaHoz artistak azaldu duenez, “normalean nire piezak emakumeen, genero indarkeriaren, ahalduntzearen etabarren ingurukoak izan ohi dira, baina oraingoan beste gai batzuei begira ere jarri naiz: telefono mugikorrek sortzen duten inkomunikazio paradoxikoari eta, zoritxarrez pairatzen hasi garen aldaketa klimatikoari”.

Urriaren 5ean izango da lehenengoa performancea. Ehorzketa izeneko pieza Madrilgo Thyssen museoan egin zuen aurrenekoz KarmeLaHozek eta orain, Hernanin ikusteko aukera izango da.

Performanceak egiteko antzerkigintzan eta dantzan aritzen diren Hernaniko emakumeekin elkarlana sustatu da KarmeLaHozek. Bereziki, Txaro Untzilla dantza garaikideko irakaslearekin aritu da elkarlanean. Berak sortu du Lau urtaroak saioko koreografia.

Aitor Huizi Kultura zinegotziak “emakumeek arte sorkuntzarako espazio publikoa hartzeak” duen garrantzia ere azpimarratu du. Horregatik, hernaniarrak performance ziklora gonbidatu ditu.

EGITARAUA:

Urriak 5, osteguna: Ehorzketa (Biteri Kultur Etxea, 19:00)

Azaroak 9, osteguna: Inkomunikazioa (Atsegindegi, 20:00)

Abenduak 14, osteguna: Lau urtaroak (Kulturarteko Plaza Feminista, 20:00).