Berriak

Atzealdea Hernaniko Sormen Guneari buruzko lan-saioa izango da hilaren 29an

Udalak emandako pausoak eta aurreikuspenak partekatuko dira

2024·01·19


Ave Maria parkeko eraikinean Hernaniko Sormen Gunea sortzeko prozesua martxan du Hernaniko Udalak. Emandako urratsak azaldu eta datozen urteetarako aurreikuspenak partekatzeko lan saioa izango da hilaren 29an (18:00, Biteri kultur etxea).
 
Azpiegitura hori definitzeko prozesua garatu zen 2019an. Parte hartu zuten sortzaile eta kultur eremuko herritarrekin batera azpiegitura berri honen izaera definitu zen: ezaugarri eta erabilera posibleak zerrendatu, eta espazio aldetik zeuden beharrak kokatu.
 
Hilaren 29ko saioan prozesu hartan erabakitakoa berrikusi eta berretsi nahi da. Alegia: herrian sormenarekin loturiko behar berriak jaso nahi dira, 2019ko prozesuan definitutako norabidea berreste aldera. 
 
Bi ordu inguruko saioa izango da eta bertaratzeko izena ematea beharrezkoa izango da.
 
Izen emateko, hemen.