Berriak

Atzealdea Erakusketa eta Historia ikastaroa: Giza habitat ezkutatua

Bisita gidatuak eta Historia ikastaroa

2023·08·18


Internet bidez ere ikus daiteke https://nabarralde.eus/habitaterakusketa/ web orrialdean.

 

Egunak: abuztuaren 28tik irailaren 15era

Ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Antolatzailea: Hernani errotzen Memoria historikoa

HABITAT ERAKUSKETA. HORMAIRUDIAK

Giza habitat ezkutatua erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak kontatzen ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna, mugarriak izan diren datak, pertsonaiak eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak. Honen bidez, erakusketak mendeetako historia laburtua erakusten du, modu argiz, esanguratsuz, eta batik bat, pedagogikoz kontatua. Panelak alde batetik euskaraz eta bestaldetik gaztelaniaz ematen dute informazioa; beraz, norberak aukeratutako hizkuntzan egin daiteke irakurketa. Erakusketa 14 panel edo hormairudiz osatua dago. Lehenengoak ongi etorria ematen dio bisitariari lau hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Beste 13etan, "habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da "ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera gizakiak sortutako hizkuntza, kultura, legeak (Foruak) eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte". "Klima, paisaia eta izaki bizidunekin batera, giza habitataren parte banandu ezinak dira: hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak”

 

BISITA GIDATUAK Bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen du programa honek modu presentzialean edota internetez, QR sistemaren bidez. Bisita gidatuak denak euskaraz eta presentzialak dira.

Aurreikusitako egun eta orduak hauek dira: Irailaren 5ean, asteartea, goizeko 10:00etatik - 11:30etara.

                                                                     Irailaren 7an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik - 19:30etara

                                                                     Irailaren 13an, asteazkena, goizeko 10:00etatik - 11:30etara.

 

ZER KOMUNIKATU NAHI DUGU Erakusketa honek Mikel Laboak musikatu zuen Xabier Leteren poema bat du inspirazio iturri:  "Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai”.  Giza komunitate jakin bat, habitat jakin batean sortu zen, lurralde hutsarena baino dimentsio zabalago batean.  "Gizonak (Gizakik) badu inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu, jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizpait erditu hortan jokatuz bizia".  Horrela, ekin eta ekin, jokatzen da gure historia. Edwar Wadie Said, Palestinan jaiotako estatubatuarrak esaten zuen bezala “Herri bati definizioa emateko tresnarik eraginkorrena haren historia kontatzea da” Hortaz, “Bizi nahi duen herriak bere historia kontatu behar du”

.

IKASTAROA Aurtengo uztailean egiterik izan ez genuen “Historia ikastaroa” irailean egingo dugu: 11tik 14ra egunero eta euskaraz. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Izen ematea e-mailez egin behar da, izen abizenak jarrita: herriaerrotzen@gmail.com

OHARRA Erakusketa Hernaniko Biteri kultur etxean izango da ikusgai, Biteri zabalik dagoen ordutegian. Abuztuaren 28tik irailaren 15era. Internet bidez ere ikus daiteke https://nabarralde.eus/habitaterakusketa/ web orrialdean.