Berriak
Atzealdea Erakusketa: 1620 Loraldia
2021·07·27
Sinopsia Denetan loriatsu eta oparoena izanagatik ere, Nafarroako estatu independentearen azken mendea, ezezagunena da gure artean. Europan ematen ari zen Errenazimentuaren aroari begiratzen zion Estatu garaikidea zen, beldurrik gabe aurrera egiten zuena, bere eskubideez kontziente eta arro, berezko hizkuntzaz lotsarik gabe hitz egiten ziona munduari.
Sendotasun eta sen demokratiko handiko erakunde eta agintari politikoek gidatutako Estatu independentea zen. Ezbairik gabe, hura izan zen politikoki, kulturalki eta sozialki, Nafarroako estatu independentearen garairik aurrerakoienetakoa. Harik eta, Luis II. Nafarroakoak eta XIII. Frantziakoak, Paueko Ediktuaren bidez, bi estatuak bateratzea erabaki zuen arte. Orduan deuseztatu zen Nafarroako estatu independentea, gaur egun arteraino behintzat.
Xehetasunak Erakusketa estatikoa kultur etxea zabalik dagoen ordutan izango da ikusgai. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara. Hernani Errotzenek antolatzen du erakusketa. Panel edo posterren irudiak Aritz Ibarrak egin ditu eta testuak Nabarraldek. Erakusketa euskaraz egina da, 23 panel + 1 (sarrerakoa) dira. 70 x 180 cm2 dute neurria.
Alboetan gaztelaniazko eta frantzesezko laburpen bana dute.
Bisitatu, interesgarria izango da eta. Bisitaldira musukoa jarrita ekartzea eskatzen da.