Berriak

Atzealdea Asteburuko haurrentzako zinema saioak

" Dragoiaren gidaria " filma martxoaren 6an eta 7an

2021·03·02


  • martxoak 6, larunbata; 16:00
  • martxoak 7, igandea: 16:00

Sarrerak: 2,70      

Dragoi gaztea Firedrake protagonista da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertzaren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster jakingo dute ez daudela bakarrik… Zatartor atzetik doakie; munstro izugarri eta ikaragarria da, eta asmo bakarra du: lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Zuzendaria: Tomer Eshed       Iraupena: 100 minutu     Hizkuntza: euskara    Herrialdea: Alemania       Adina: guztientzat