Berriak
Atzealdea

Arte sorkuntzarako dirulaguntzak 2021

Deialdi honen helburua da Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea.

2021·11·03


Arte sorkuntzarako dirulaguntzak 2021

Deialdi honen helburua da Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea. Dirulaguntza horiek sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko jarduera-proiektuak bultzatzeko helburua dute, betiere arte adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratuta. 

2021eko deialdian, jarduera-proiektu horiek kultura edo sormen sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia... (plastikoak izan ezik). Dirulaguntza hauen helburua da sortzaileei beraien obra sortu eta gauzatzeko laguntza ekonomikoa ematea.

 

  • Nori zuzendua: Dirulaguntza hau lor dezakete kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek zein elkarteek. Horretaz gain, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du, dirulaguntza eskatzeko datan, adin nagusikoa dela.
  • Eskaera egiteko azken eguna:  abenduak 6
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus

Oinarriak

Eskaera-orriak