Berriak
Atzealdea Arte sorkuntzarako dirulaguntzak
2022·10·27
Arte sorkuntzarako dirulaguntzak 2022
Hernaniko Udalak beste urte batez, arte sorkuntza sustatzeko dirulaguntza deialdia ireki du eta 10.000 euro bideratuko ditu Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko. Dirulaguntza honen bidez, arte plastikoek Hernaniko kaleetan duten presentzia areagotu nahi da. Kalean egingo diren sorkuntza hauetan teknika artistiko hauek erabili litezke: pintura, eskultura, graffitia, mosaikoa, collagea….
2022ko deialdi honek artea auzoetara eramatea du helburu, eta horrela, aurkeztutako obren proposamenak Hernaniko auzo bati lotuta aurkeztuko dira, hau da, auzo horren nortasunari eta ezaugarriei egokituta. Teknika artistikoen erabilera librea da eta espazio publiko zein pribatuetan kokatzeko aukera dago. Espazio publikoen kasuan, Hernaniko Udalak berretsiko du leku egokia den, eta pribatuen kasuan, nahitaezkoa izango da bizilagunen edo jabeen baimena izatea.
- Nori zuzendua: Dirulaguntza hau lor dezakete kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek zein elkarteek. Horretaz gain, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du, dirulaguntza eskatzeko datan, adin nagusikoa dela.
- Eskaera egiteko azken eguna: azaroaren 28a
- Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa
- Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus