Berriak

Arte sorkuntzako beka deialdian parte hartzeko epea zabalik

15.000 euro bideratuko dira sorkuntza laguntzera eta lanak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da

2023·10·23


Hernaniko Udalak arte sorkuntzako beka deialdia egin berri du Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko asmoz. Dirulaguntza honekin, obrak sortzeko eta gauzatzeko laguntza ematea du helburu Udalak. Azaroaren 23a arte aurkeztu daitezke proposamenak.
 
Aurten, 15.000 euro bideratuko ditu Udalak arte sorkuntza laguntzara (aurreko edizioetan baino 5.000 euro gehiago). Bestetik, arte plastikoen arloko artistek ere izango dute arte sorkuntzako deialdi honetan parte hartzeko aukera, gainerako diziplinetako sortzaileekin batera, besteak beste, zinema, ikus-entzunezkoak, argazkilaritza, dantza, literatura, musika, antzerkia edota bestelakoak.
 
Informazio guztia hernani.eus/dirulaguntzak webgunean dago eskuragarri.
 
Oinarriak hemen.