Berriak

Atzealdea 2024ko inauterietako kartel lehiaketa

Azaroaren 24a arte aurkeztu daitezke lanak

2023·11·02


Azaroaren 2tik 24ra, 2024ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko aukera izango da. 16 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake lehiaketa honetan. Behin lanak aurkezteko epea amaituta, lan guztien artean lau kartel hautatuko ditu Inauterietako Jai Batzordeak eta ondoren, lau horien artean herritarrek izango dute kartel irabazlea aukeratzeko azken hitza.

Jatorrizko lanek 32 cm-ko zabalera eta 48 cm-ko altuera izango dute eta ezinbestekoa da formatu digitalean aurkeztea. Aukerakoa izango da paperean edo/eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan. Kartelak “HERNANIKO INAUTERIAK 2024” goiburua eraman behar du.

Lanak Biteri kultur etxean zein e-mailez aurkeztuko dira. E-mailez kultura@hernani.eus helbidera bidali beharko dira eta, lanarekin batera egilearen izena, helbidea eta telefonoa igorriko dira. Biter Kultur Etxean, datu pertsonalak aparteko gutunazal batean aurkeztuko dira.

Saria, eskudirutan eta Berriak-eko dendetan baliatzeko

Herritarren artean bozka gehien jasotzen dituen kartela proposatuko da Inauteriak iragartzeko kartela izan dadin. Irabazleak sari bakarra jasoko du, 700 eurokoa. Kopuru horretatik 350 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendetan erabili beharko dira eta gainerakoa transferentzia bidez jasoko ditu irabazleak.

Kultura Sailak 2024ko urtarrilaren 2a baino lehen iragarriko du kartel irabazlea.

Oinarriak