Berriak

Atzealdea Euskalnafarren historia aztergai Hernanin

Matrikula epea: irailaren 4a arte

2026·08·17


Euskal Herriko-Nafarroako historiak beti sortu izan du jakinmina gurean, azken finean gure herriaren historia baita. Hernani Errotzen elkarteak euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa antolatu du Hernanin. Irailaren 7tik 10era, egunero 2 orduko saioetan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, orotara 8 ordu. Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean eta Euskal Herriaren historia oinarri hartuta, Biteri Kultur etxean emango da Ikastaroa. Beñi Agirre izango da zuzendaria.

MATRIKULA: Matrikula epea: irailaren 4a arte (ikasle kopurua mugatua izango da eta izen emate ordena lehenetsiko da kopurua osatu arte).

Izena ematea eta informazioa e- maila idatziz emango da: errotzen@gmail.com (izen abizenak jarrita) Matrikula eta materiala kostua: 20 €

Antolatzailea: Hernani Errotzen elkartea