Berriak
Atzealdea Erakusketa eta hitzaldia:
2026·06·15

Antolatzailea: Hernani Errotzen elkartea
Laburpena:
2006ko ekainaren 8an aurkeztu ziren lehen grafitoak, latinezkoak gehienak. Handik astebetera, ekainaren 15ean, euskarazkoak. 20 urte pasa dira eta oraindik ez dute argitu gezurrezkoak diren eta zeintzuk, ala benetakoak diren. Gezurra zen?, ala egia.
Aurkikuntzaren ondoren pozez zoratzen ziren denak. Zera zioen Henrike Knörr-ek aurkezpen mahaitik: “Nik oso iltzatuak ditut momentu haiek, maiatzaren 7an izan nintzen Eliseorekin honetaz solastatzen, eta aitortu behar dut hurrengo egunetan ez nuela ondo lo egin”. Eta Joaquín Gorrochateguik: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo”.
Ezinezkoa da hitz gutxitara ekartzea ondoren gertatu dena. Zertzelada batzuk: “Aditu Batzorde” bat izendatzen du Arabako Aldundiak auzia aztertzeko; honek faltsutzat jotzen ditu grafitoak; Aldundiak auzitegira bidaltzen du Eliseo Gil; laborategi azterketak eskatzen dituzte Lurmenenek eta auzia argitzearen aldeko taldeek; Arabako Foru Aldundiaren uko borobila; Ertzaintzaren ikerketa negargarria; Eliseo Gil hamabi urtez epaiketa zain; epaiketa bidegabea, non epaileak ezin izan zuen ez faltsutasuna eta ez autoretza frogatu; hala ere bi urte eta erdiko kartzela-zigorra Eliseorentzat, bete beharrik izan ez duena bi “delitu” ezberdinengatik omen zirelako; 15.000 euroko isuna Eliseori; defentsaren helegitea Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, sei urte igaro arren erantzunik jaso ez duena; aztarnategia EHUko irakasle baten zuzendaritzapean: lehen txikizioa hondeamakina erabiliz: harrezkero beste hiru edo lau egin dituzte.