Berriak

Atzealdea Kultur ekipamendu berria: ideia lehiaketatik etorkizuneko garapenera. Erakusketa eta herritarren parte-hartzea

Erakusketa, maiatzaren 21etik ekainaren 11ra Biteri kultur etxean (Sukalde gelan) egongo da ikusgai. Hiru proiektuen panelak, aurkezpen bideoak eta memoriak egongo dira bertan.

2026·06·02


Informazio guztia modu digitalean ere eskura duzue:

16 urtez gorako hernaniarrek (2026ko martxoaren 23a baino lehen erroldatuak) dute iritzia emateko aukera eta bozkalekuak udal espazio hauetan egongo dira, maiatzaren 21etik ekainaren 11ra. 

  • Biteri kultur etxea. Astelehenetik ostiralera: 09:00-21:30/Larunbatak: 09:00-13:00.
  • Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzua. Astelehenetik ostiralera: 08:00-14:00/Astearte eta ostegunetan: 08:00-18:30.
  • Kulturarteko Plaza Feminista (Florida, 4). Astelehenetik ostiralera: 09:30-21:00/Larunbatak: 09:30-14:00.
  • Udal kiroldegia. Astelehenetik ostiralera: 06:45-22:30/Larunbatak: 09:00-20:30/Igandeak: 08:30-14:00.
  • Ereñotzuko auzo udala.