Berriak

Atzealdea 2026ko jaietako programak garatzeko dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta deialdia.

2026ko jaietako programak garatzeko dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta deialdia.

2025·12·04


Oinarri hauek Hernaniko eragileei dirulaguntza eta laguntza publikoak emateko prozedura orokorra arautzen dute, Hernaniko jaietako (Inauteriak, Sanjoanak, Euskal Jaiak) programen garapena finantzatzeko 2026. ekitaldirako; horren kudeaketa Hernaniko Udalaren Kultura Sailari dagokio.

Oinarri hauek Udalak indarrean duen dirulaguntzak emateko araudiaren 7. artikuluan xedatutakoa garatzeko ematen dira. Laguntza hauen helburua da Hernaniko jai ezberdinetan eragileek garatzen dituzten jarduerak diruz laguntzea. Horrela, Udalaz gain eragileek modu aktiboan parte-hartuz jai aberatsago eta programa osatuago egiteko. Laguntzak hiru helburu dituzte:

1- Inauterietako programa osatzea

2- Sanjoanetako programa osatzea

3- Euskal Jaietako programa osatzea

 

Dirulaguntza honen onuradun izan ahal dira pertsona fisiko zein elkarteak beti ere deialdi honen lehenengo artikuluan zehaztutako helburuak lortzera bideratutako ekimenak sustatu edota interes orokorreko jarduerak egiteko bada

Oinarriak

 

​​​​​​​