Berriak

Atzealdea Erakusketa: Nafarroako sorgin ehiza

Irailaren 1etik 24ra

2025·08·26


Aurten, 500 urte betetzen dira Nafarroa Garaian sorginkeriaren aurkako lehenengo prozesua egin zenetik. Hernani Errotzenek antolatzen dituen ekitaldien artean erakusketa bat jarriko dute Biterin ikusgai, hiru hizkuntzetan: euskeraz, frantsesez eta gaztelaniaz. 17 panel dira “sorginkeria prozesu” haien datu garrantzitsuenak laburbiltzen dituztenak, oso modu bisualean; halaber, garaiko agintari zibil eta inkisidoreen jazarpenari buruzko informazio nagusiak ere.

Erakusketa irailaren 1etik 24ra egongo da ikusgai herritarrentzat. Biteriko erakusketa gelan, kultur etxea zabalik dagoen ordutegian. Gainera bisita gidatuak egingo dira euskaraz. Irailaren 3an, asteazkenean eta 5ean, ostiralean arratsaldeko 18:30etan hasita, eta irailaren 9an, asteartean goizeko 10:30etan.

Lekua: Biteri kultur etxea

Egunak: Irailaren 1etik 24ra

Antolatzailea: Hernani Errotzen elkartea