Berriak
Atzealdea Arte sorkuntzarako dirulaguntzak, 2025
Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 10a
2025·04·10
2025. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko, betiere adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratzeko dirulaguntzak ematea.
2025eko deialdian, jarduera-proiektu horiek kultura edo sormen sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoak....
- Nori zuzendua: Hernaniko artistak
- Eskaera egiteko azken eguna: maiatzaren 10a
- Eskaerak aurkeztea: Hernaniko Udaleko zerbitzu telematikoen bidez: Eskaera edo HHZ– Herritarren Harrera Zerbitzuan
- Informazio gehiago: 943 552962