Berriak

Izena emateko epea martxoaren 14tik 22ra

Izena emateko epea martxoaren 14tik 22ra

2024·03·14


Nitik gura idazketa sortzaile tailerra emango du Yolanda Arrieta idazleak apiriletik ekainera Biteri kultur etxean, Kultura sailak antolatutako ikastaroen baitan.

Gaurtik hilaren 22a arte eman daiteke izena tailer honetan, nahiz eta saioak apirilaren 10etik ekainaren 12ra izango diren. Asteazkenero, ordu eta erdiko saioak gidatuko ditu Arrietak (19:00etatik 20:30era).

Ikastaroaren prezioa 35,65 € da. Informazio gehiago kultura@hernani.eus-en eskuratu daiteke.