Berriak
Atzealdea Nagore Legarretak ‘Argia iragazi’ tailerra emango du Biteri Kultur Etxean
2025·03·14

Nagore Legarretak Argia iragazi tailerra emango du hilaren 31n (Biteri Kultur Etxea, 18:00). 10 urte arteko haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute, eta hortik gorakoek, bakarrik ere izango dute aukera. Tailerrean parte hartzeko, goitik ez dago adin mugarik.
Diapositiba leihotxo eta material ezberdinekin irudiak sortzeko tailerra izango da Argia irabazi.
Gaur ireki da izena emateko epea, kultura@hernani.eus idatzita edo 943 55 29 62 telefonora deituta. Tailerreko plazak mugatuak direnez (20 lagun), izen-ematea irekita egongo da bete arte.
Legarretak Txantxilla eta Portu auzoetan eskaini du dagoeneko Argia iragazi tailerra, auzoko tailerretan. Hilaren 26an, Latsunben egingo dute tailerra.