Berriak

Atzealdea 2025eko sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

2025eko sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

2025·02·24


Kartel lehiaketan edonork parte har dezake eta ezinbestean SANJOANAK 2025 goiburua izango dute lan guztiek. Lana formatu digitalean 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYKerako koloretan aurkeztu behar da, 32x48 cm-ko neurrian, Biteri Kultur Etxean bertan edo kultura@hernani.eus-era bidalita, eta, lanarekin batera, egilearen izena, helbidea eta telefonoa igorriko dira. 

Aurkezten diren lanen artean, Sanjoanetako Jai Batzordeak gehienez ere lau aukeratuko ditu eta horien artean, herritarrek emandako bozka bidez aukeratuko da irabazlea. Kartel irabazlea 2025eko maiatzaren hasieran jakinaraziko da. 

Sari bakarra 700 eurokoa izango da, 350 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendatan erabili beharko dira, eta beste 350 euroak transferentzia bidez ordainduko dira.

Oinarriak