Agenda

Agenda

IZFE Schedule

Haur antzerkia: Teilatupean

Fecha Hora
02/01/202518:00
Ubicación
Biteri kultur etxea


​​​​​​​Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makila, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.

Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak... Ekintza eszenikoaren bidez, aipaturiko gaien inguruko galderak planteatzen zaizkio publikoari, hausnarketarako bidea irekiz.

Sorkuntza eta gidoia: Iraitz Lizarraga

Aktoreak: Maren Basterretxea /Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta

Diseinua eta atrezzoa: Izaro Lizarraga

Lanku

​​​​​​​SARRERAK 3,50 €