Noticias

Atrás San Joan jaiak 2022

San Joan jaien antolakuntzan ari diren jai batzordeko, preludioko ordezkariek eta udalak aurkeztu dute egitaraua

15·06·2022


"Bi urteren ondoren jaiak egoera normal batean ospatzeko moduan izango gara eta hau oso pozgarria da. Musukoak lepoko zapiak jarriz ordezkatuko ditugu eta festa giroak kaleak hartuko ditu, alaitasunaz beteko ditugu herriko txoko eta bazterrak", adierazi du Koro Etxeberria Kultura zinegotziak. Esaldi honek ondo baino hobeto erakusten du herrian somatzen den gogoa eta ilusioa. Sanjoanak, bi urteko hutsunearen ondoren, bueltan dauzkagu eta Jai Batzordeak mimo eta esfortzu handiz antolatu dituen ekitaldiez elkarren errespetuan gozatzeko deia nabarmendu dute. Gudarien plazan elkartu dira Jai Batzordeko kideak, Txosna Batzordekoak, Preludioko eta udal ordezkariak aurtengo egitarauaren nondik norakoak azaltzeko.

Egitaraua