Noticias
Atrás

Amaia Zabalegik irabazi du 2023ko Inauterietako kartel lehiaketa

Guztira, 570 bozka jaso dira, horietatik gehiengoa kultura.hernani.eus webgunearen bidez: 417.

30·12·2022


2023ko Hernaniko Inauteriek badute kartela. Hain zuzen, Amaia Zabalegi hernaniarrak aurkeztutako kartela izan da lehiaketaren irabazlea, eta beraz, aurtengo eskuprograma zein karteletan erakusteaz gain, 700 euroko saria jasoko du gazte hernaniarrak. Zenbateko horretatik, 350 euro Hernaniko Berriak dendetan gastatzeko izango dira.

 

Kartel lehiaketa martxan jarri eta aurkezteko epean, 5 kartel aurkeztu ziren, eta horietatik 4 kartel aukeratu zituen Inauterietako Jai Batzordeak. Lau kartel horien arteko aukeraketa, berriz, herritarrek egin dute online eta Biteri kultur etxeko postontzian sartutako bozken bidez.

 

Guztira, 570 bozka jaso dira, horietatik gehiengoa kultura.hernani.eus webgunearen bidez: 417.

 

Hernaniko Inauteriak 2023ko otsailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dira.