Noticias

Atrás “Kalea eta espazio publikoari buruzko hausnarketa bat da, sorkuntzarekin elikatuta”

Geuretik Sortuak Udalbiltzak euskara eta euskal kultura sustatzeko iaz martxan jarritako programari esker garatzen ari da Eraitsi izeneko proposamen artistikoa Hernanin. Esan bezala, lehen edizioan, Raúl Barreras zinemagile karrantzarrak atondu zuen “Arnasa” film laburra Hernanin. Ibilbide arrakastatsua izaten ari da zine jaialdietan eta zenbait sari ere jaso ditu: Euskarazko film labur onenaren saria eta Euskal Zine Bileraren 45. edizioko gidoi onenaren saria eta EITB ikusleen saria.

01·06·2023


Geuretik Sortuak egitasmoaren 2. edizioan Hernaniri egokitu zaion proiektua antzezlan bat da eta hemen ari dira artistak sortzeko prozesuan buru belarri. Goitibera konpainiako hiru kide ari dira aste honetan Langile ikastolako haurrekin batera esperimentatzen, baita kalean ere. Bizkaiko antzerki konpainiako hiru kidek -Saioa Iribarren eta Ander Basaldua antzerkigileek- eta Ibai Etxezarraga arkitektoak prentsaren aurrean azaldu dituzte egiten ari diren lanaren nondik norakoak.

“Kalea eta espazio publikoari buruzko hausnarketa bat da, sorkuntzarekin elikatuta”, azaldu du Saioa Iribarrenek.

Hiru atal ditu proiektuak: “orain bitartekaritza lanean murgilduta gaude, Langile ikastolako LH 3-6 bitarteko ikasleekin ari gara lanean, ikastetxearen jolastokian”.

“Konoak erabiltzen ditugu eta elementu sinple baina aldi berean esangura anitzak dituen elementu horiekin interakzioa bilatzen dugu, haurrek jolasaren bidez espazioaren inguruan hausnarketa bat sortzeko”, erantsi du Ibai Etxezarraga arkitektoak. Eskoletan ez ezik, herriko plazan ere ari dira “interbentzioak” egiten, esperimentatzen, jendearen erreakzioak ikusteko. “Jolasa erabiltzen ari gara irudimena indartzeko”, esan dute Gotiberako kideek.

Marrazki tailer bat ere prestatzen ari dira. Herriko plazako kioskoa eszenatoki bihurtuko dute eta ametsak irudikatzeko lekua izango da.

Konoez gain, langileen jantziak eta ohiko osagaiak ere baliatzen dituzte “irudikatzeko herrira gatozela espazioa eraldatzera”. Bi mezu indartsu bota dituzte: Gauza gutxirekin asko egin daitekeela eta galtzen ari den arren, hiriak jolasteko direla gogorarazi dute.

Behin fase hori amaituta, bildutako materialarekin sormen lanari ekingo diote, urte amaieran. Estreinaldia 2024ko Udaparkean egingo da, espazio publikoan, obraren izpirituari dagokion moduan.

Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan, Euskal Herri osoko artistak sortzen ari dira 22 sormen lan: literatura, komikigintza, film laburra eta antzerkigintza diziplinakoak. Zer berri? Agenda Berriak Lan eskaintza Argitalpenak Batzordeetako dokumentazioa Multimedia Covid-19 Next Generation laguntzak Meet Europa Hariak zinemaldia