Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Antzerki zikloa. Atzerrian lurra garratz

Data Ordua
2021/03/2319:00
Kokapena
Biteri kultur etxea
ANTZERKIA

Aurora Mora bere instalazioari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lurrean sustraitzea? Posible, aberriaren eta familiaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?

Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?

Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.

  • Zuzendaria: Amancay Gaztañaga
  • Aktoreak: Ander Lipus, Laura Penagos

 

  SARRERAK: 7,5 €

 

Atzerrian lurra garratz

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.