Web edukia bistaratu

Katihotsak kultur elkartea

Icono calendario
2013
mail
Ez dugu lokalik

Tabernetan, parkeetan eta banketxeen sarreretan biltzen gara

icono personas
17

3 emakume
14 gizon

Zer eskaintzen dute:
tailerrak (doan, haurrak…)

  • Sorkuntzako lanak egiten ditugu: diseinua, ilustrazioak, musika,… baina batez ere zinema
  • Zinema ikastaroak antolatu izan ditugu, ekoizpen baten atal guztiak ikasteko: gidoia, soinua, edizioa, grabazioa,…
  • Euskal Herri mailako laburmetrai Rallya ere antolatu izan dugu Hernanin
  • Guk ekoiztutako filme eta laburren proiekzio eta solasaldiak egin ditugu Euskal Herri osoan zehar
  • Gure ekoizpenetan parte hartzea eskaini izan diogu jendeari, dakigun gutxi hori ikasteko aukera izan dezaten
  • Tailerrak, proiekzioak eta abar dohainik izan dira


Nori zuzendua

  • Adin ezberdinetako jendeari zuzenduta egon arren, batez ere 20-60 urte bitartekoei zuzenduta daude gure ekintzak.

Ospatzen dituzten jaiak

  • Ez dugu jairik ospatzen
  • Agian, Nazioarteko Friki Harrotasun eguna