Web edukia bistaratu

Gelen erreserba

Areto nagusia

Areto nagusia

Kultur etxeko programazio orokorra eta zinema programazioa eskaintzeko aretoa da. Horrekin batera, herriko eragileek antolatzen dituzten batzar, hitzaldi zein bestelako jarduerak hartzen ditu urte osoan zehar.

Areto nagusiak 227 lagunentzako edukiera du. Pantaila handi batez, soinu zein argi baliabide teknikoez, eta jarduerak kalitatez eskaintzea ahalbidetzen duen ekipamenduaz hornituta dago.

 

COVID-19 protokoloa [pdf]

Gela txikiak

Gela txikiak

Bi gela hauek oso aproposak dira bilerak, hitzaldiak, jardunaldiak edo proiekzioak egiteko. Aulki eta mahaiez gain, pantaila eta proiektorea dituzte, eta mota desberdineko ekitaldietara molda daitezke. 40 lagunentzako edukiera dute.

 

Erakusketa aretoa

Erakusketa aretoa

Urte osoan zehar herriko zein kanpoko artista eta eragileek proposatutako erakusketak antolatzen dira areto honetan. Teknika desberdinetan egindako lanak, erakusketa aldarrikatzaileak, herriko mugimenduekin lotutakoak, ospe handiko artistenak… izaten dira ikusgai.

 

 

Gela eskaera egiteko

Beheko inprimakia bete eta kultura@hernani.eus helbidera bidali edo kultur etxeko harreran aurkeztu.

OHARRA: Gelak erabili ahal izateko, aurretik kultur etxeak eskaera baieztatu behar du.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Eskaera-orria [pdf]