Web edukia bistaratu

Dirulaguntzak eta lehiaketak

Epean

Auzo elkarteei zuzendutako dirulaguntzak 2021

2021. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea.

  • Nori zuzendua: auzo elkarteei.
  • Eskaera egiteko azken eguna: ekainaren 28a       2. epea: 2021eko irailaren 1etik 30era
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus

Oinarriak

Eskaera-orriak

 


Kultur jardueretarako dirulaguntzak 2021

2021. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei,  kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea.

  • Nori zuzendua: irabazi asmorik gabeko elkarteak
  • Eskaera egiteko azken eguna: ekainaren 21a       2. epea: 2021eko irailaren 1etik 30era
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus

Oinarriak

Eskaera-orriak

 

Epez kanpo

Arte sorkuntzarako diru-laguntzak 2020

Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntzak ematea da deialdi honen helburua. Diru-laguntza horiek sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko proiektuak bultzatzea dute helburu, eta 2020ko deialdiak, zehazki, artea auzoetara hurbiltzea du xede. Beraz, proposamenak Hernaniko auzoetako bati lotuta egon behar dute, auzoaren nortasuna eta ezaugarriak kontuan hartuz.

  • Nori zuzendua: arte plastikoen inguruko proiektuak dituen orori.
  • Epea: amaituta.
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus

 


 

Auzo elkarteei zuzendutako diru-laguntzak 2020

2020. ekitaldiari dagozkion diru-laguntzak dira, eta horien xedea da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea.

  • Nori zuzendua: auzo elkarteei.
  • Epea: amaituta.
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus