Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Udako solstizioa Chillida Lekun

Data Ordua
2021/06/2020:00
Kokapena
Chillida Leku

Datorren ekainaren 20an, urtero bezala, Chillida Leku museoan udako solstizioaren ospakizuna egingo da.

Aurtengoan, Doos Colectivoren Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko da, eta museoak eta Hernaniko Udalak duten elkarlanari esker, hernaniarrek sarrerak ohi baino merkeago eskuratu ahalko dituzte; 15 euroan, alegia.

Emanaldia 20:00etan hasiko da. Prezio horretan, guztira, 100 sarrera jarriko dira salgai Biteri kultur etxeko leihatilan salgai daude (09:00-13:00 / 16:00-21:00).

Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizuna da, zuzeneko musika du, eta oreka bilatzeari buruz hitz egiten du. Lasai egoteko, zarata isilarazteko, karga eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiten duen lekua aurkitzeko borroka da. Zenbait erlijiotan gorputzak une jakin batzuetan duen erabilerari buruzko ikerketa batetik sortzen da. Gorpuztu jaio zen, gorputza hainbat zatitan banatuz, otoitz-garaian mugimendu-ekintzak behatuz eta hainbat erlijiotan agertzen diren errua, penitentzia, transzendentzia eta sumisioa bezalako kontzeptuak ikutuz.

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.