Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Literatur solasaldia euskaraz

Data Ordua
2021/06/1519:00
Kokapena
Biteri kultur etxea

Samina. Marguerite Duras

Paris, alemanek okupatuta dago. Robert eta Marguerite Erresistentzian ibiliak dira. Robert, 1944an, segada batean erori eta Alemaniara deportatu zuten, kontzentrazio esparru batera. Liburuari izenburua ematen dion istorio nagusian Roberten itxarote larrigarria kontatzen zaigu, haren emaztearen - Margueriteren beraren- ahotsaz.

Dinamizatzailea: Ane Mayoz

Sarrera librea, gelaren edukiera bete arte (20 pertsona)

Informazio gehiago Udal Liburutegian

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.