Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Zinema: Ilargi guztiak

Data Ordua
2021/06/1219:00
2021/06/1319:00
2021/06/1416:30
Kokapena
Biteri kultur etxea

Azken gerra karlistaren amaieran, basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek soldaduek eraso egin duten umezurztegi batetik neskato bat erreskatatuko du. Hilzorian dagoen haurrak uste du aingeru bat agertu zaiola, haren bila etorri dena Zerura eramateko. Laster ohartuko da izaki arrotz honek betiko bizitza eman diola berarekin betiko gelditzearen truke. Egoera berri honetan, bere haurtzaroan betirako harrapatuta,  ahal bezala biziko da, bakardadean eta ilargiak eten gabe kontatzen, Candido  ezagutu arte.  Gizon xumea da eta bere etxean hartuko du galdu zuen alaba balitz bezala. Baina haurrak bizi nahi du, ez du hilezkor izan nahi.

Zuzendaria: Igor Legarreta     Iraupena: 102 minutu     Herrialdea: Euskal Herria       Adina: 12 urtetik gorakoentzat     Hizkuntza: euskara

  SARRERAK: 

 

Bideoa

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.