Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Haurrentzako zinema: Peter Rabbit 2

Data Ordua
2021/10/1616:30
2021/10/1716:30
Kokapena
Biteri kultur etxea

Lorategia hasiera besterik ez zen izan! Peter eta bere lagun maitagarriak abentura gehiagorekin itzuliko dira "Peter Rabbit 2 A La Fuga" saioan. Bea, Thomas, eta untxiek familia baten antzera egin dituzte bakeak, baina ahalegin handiak egin arren, Peterrek ez du ematen bere ospe bihurria kentzen duenik. Lorategitik haratago ausartuz, Peter hiriko kale ez hain gomendagarrietan sartzen da, non bere trastadak preziatuagoak baitiren, baina bere familia iletsua arriskuan dagoenean, Peterrek erabakiko du zein untxi mota izan nahi duen.

Zuzendaria: Will Gluck     Iraupena: 93 minutu      Herrialdea: Estatu Batuak          Adina: Guztientzat

  SARRERAK: 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.